XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

INKISIZIOA ETA SORGINKERIA EUSKAL HERRIAN

Azken hamarkadetan, Inkisizioaren historiaz geroago eta jakinmin handiagoa izanik, ikerketa ugari sortu dira gai honetaz, eta batzuk, kalitate zientifiko-historiko handikoak; Espainia mailan egindako lanei buruz ari naiz.

Inkisizioaren gaiak duen izaera ilun nahasia pixkanaka argituz doa, ekintza hori eta horren ondorioak bere une eta historigunean kokatuz.

Euskal Herriari dagokionez, gai honen interes handiak eraginik, hainbat adierazpen eta argitarapen oker egin izan dira, historia eta zientziarekin bat ez datozenak, interes ideologikoen arabera egindako adierazpenak...

Oraingo kulturguneak, ideologiaz gehiegi kutsatua denez gero, lan serio eta historikoki zorrotzak direnen premia handia du; gertakari nabarmen edo eta oinaze eta heriotzeak bezalako portaera gaiztoen gainetik, ikuspegi sozio-politiko, sozio-erlijioso-historiko osoa agertuko duten lanen premia nabari da.

Laburpen txiki honetan, bidea argitzeko, zenbait datu historiko emango ditut, haiei dagokien bibliografia erantsiz.

a. Inkisizioaren historiaren etapak Espainian (1478-1834)

1. Inkisizioari buruzko lanak